It (Stephen King)

Filma 2017 Liburua 1986

Stephen King:

Stephen Edwin King (1947ko irailaren 21a, Portland) AEBetako idazle ospetsu eta emankorra da, beldurrezko generoan espezializatuta. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du; gainera, haren kontakizun asko bere sorleku Maine estatuan kokatuta daude. Idatzi dituen best-seller artean, The Dark Tower, The Green Mile, The Stand, The Shining, ‘Salem’s Lot, Carrie eta It daude. Haietako gehienak zinemaratu dituzte.

Sinopsia:

Derry-n, Estatu Batuetako herri txiki batean, umeak desagertzen hasten dira. Inork ez daki zer gertatzen den? Non daude ume horiek? Pailazo bat dago herritik bueltak ematen eta umeak hiltzen, Pennywise.

Egun batean, Bill-en, protagonistaren, anaia txikia desagertzen da.

“Galtzaileen taldeak”, hau da, Bill eta bere lagunek, Bill-en Pennywise ikusten dute eta berarekin akabatzea erabakitzen dute.

Lortuko al dute pailazo hau hiltzea? Zer gertatuko da gero? Erantzunak jakiteko liburu hau irakurri beharko duzu.

Filmaren eta liburuaren arteko desberdintasunak: (SPOILERRAK AGERI DIRA HEMEN)

Pennywise-ek umeen beldurrak hartzen ditu eta haiek beldurtzeko erabiltzen ditu. Liburuan Pennywise-ek 50. hamarkadako kulturan oinarrituta zeuden beldurrezko mounstroak erabiltzen ditu umeak beldurtzeko, adibidez: momiak, Frankenstein…. eta abar. Filmean, aldiz, filmerako asmatutako beste beldur batzuk ziren, adibidez: monjak.

Gainera, liburuan, Beverly Marsh beti izan da “Galtzaileen taldea”-ren lagunak, fimean baizik, ez. Lehenengo aldiz ezagutzen dira George, Bill-en anaia txikia desagertu baino arinago.

Azkenik, Pennywise hiltzerakoan, liburuan zilarra erabiltzen dute pailazoa hiltzeko, baina filmean Mike-ek pistola bat erabiltzen du.

Liburua ala filma?

Nik uste dut liburua irakurri beharko zela lehenengo, eta gero filma. Horrela garai hartako pentsamenduak eta sineskeriak ikus ditzakegu. Baina liburutik filmera egindako aldaketak ez dira nabarigarriak, eta ez du bere helburua galtzen, hau da, beldurra izaten segitzen duzu.

Ados zaude idatzitakoarekin?

Egin klik baloratzeko

Bataz besteko balorazioa 0 / 5. Botu kopurua 0

Izan lehena botatzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.