The maze runner (James Dashner)

Filma 2014 Liburua 2009

James Dashner:

James Smith Dashner (Austell, Georgia, AEB, 1972ko azaroaren 26a), eleberrigile estatubatuarra da, fantasiazkoa eta zientzia-fikziozkoa batik bat. The Maze Runner saga idazteagatik da ezaguna; izan ere, 6.5 milioi unitate baino gehiago saldu ditu munduan, eta, gainera, adaptazio zinematografiko arrakastatsuak egin dira komertzialki.

Sinopsia:

Apokalipsiaren ondoren, sendabiderik ez duen birus bat zabaltzen da munduan zehar, denborarekin inmuneak diren haur batzuk jaiotzen dira. CRUEL izeneko elkarte bat eratzen dute munduko gabernu guztiek. CRUEL-ek mundu guztiko inmuneak hartu eta laberinto batean sartzen dituzte gaixotasunaren sendabidea aurkitzeko.

Filmean eta liburuaren arteko desberdintasunak:

Teresak ez du film erdia koman pasatzen, filmean heldu eta gutxira esnatzen da, baina liburuan denbora luze bat ematen du koman.

Thomas eta Teresa ez dira telepatikoak filmean, liburuan elkarrekin komunikatu daitezke telepatia erabiliz, baina filmean ezin dira horrela komunikatu.

Liburuan Thomas-ek denbora bat behar du bere lehengo bizitzako oroipenak izateko, baina filmean bere izena ikasi ondoren bere aurreko biziko gauzak gogoratzen hasten da.

Liburua ala filma:

Nire ustez filma ez dago gaizki, baina egia da liburutik filmera hainbat gauza aldatzen direla, horregatik liburua irakurtzea gomendatuko nuke.

Ados zaude idatzitakoarekin?

Egin klik baloratzeko

Bataz besteko balorazioa 4 / 5. Botu kopurua 1

Izan lehena botatzen

Lotutako bidalketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.