Harrotasuna eta aurrejuzkuak (Jane Austen)

Harrotasuna eta Aurrejuzkuak (Jane Austen)

Filma 2005 Liburua 1813

Jane Austen:

Jane Austen (Steventon, Hampshire, 1775eko abenduaren 16a – Winchester, Hampshire, 1817ko uztailaren 18a) idazle britainiar ezaguna da. Itxuraz bizimodu lasaia eta orekatsua eraman zuen. Bere lanak eragin handia izan du literaturaren historian eta, batez ere, nobela modernoaren garapenean.

Sinopsia:

Nobela hau familia bati buruz da, Bennet familia. Bost alaba daude familia honetan: Jane, Elizabeth, Mary, Catherine eta Lydia. Bennet andreak bere alabak ezkondu nahi ditu, bere senarra hiltzen denean ezerezekin geratuko direlako beldurrarekin.

Egun batean gizon ezkongabe eta dirudun bat heltzen da auzotegira, Charles Bingley. Bennet andereak bere alabak gizon horrekin ezkondu nahi ditu.

Bingley, bere arrebak eta Darcy, Bingley-ren laguna, dantza publiko batera doaz, baita Bennet familia ere. Dantza hartan ezagutzen dira Darcy eta Elizabeth.

Jendeak pentsatzen du Darcy harroa dela, baina istorioa aurrera joan ahala pertsonai honi buruz gauza gehiago jakingo ditugu. Batera amaituko al dute? Harrotasunak irabaziko al du? Amaierara arte irakurri beharko duzu erantzuna jakiteko. Gainera Benett familiari buruz gauza gehiago jakingo dituzu. Nortzuk ezkonduko dira?

Liburu honekin emozio asko biziko dituzu, eta pertsonai honekin maiteminduko zara.

Fimaren eta liburuaren arteko desberdintasunak: (SPOILER-RAK AGERI DIRA HEMEN)

2005ean argitaratutako filmean ez dira Charles Bingley-ren bi arrebak agertzen, bakarrik bat, eta Netherfield-en egindako lehen dantza publikoan ez da gizon bat agertzen eta ez dio Elizabeth-i esaten Darcy-rekin dantza egiteko, eta Elizabethek ez dio uko egiten bere proposamenari.

Gainera, George Wickhamek ez dio herri osoari kontatzen Darcy-k egin omen ziona.

Ondoren, amaieran, Darcy-k bere sentimenduak aitortzen dizkionean Elizabeth-i bigarren aldiz, ez da era berean gertatzen liburuan eta filmean. Liburuan, bazkari bat egiten dute, eta gero Elizabeth eta Darcy paseo bat ematera joaten dira. Filmean, Elizabethek ezin du lo egin, orduan kanpora joaten da, eta han aurkitzen du Darcy.

Azkenik, fimean ez da ageri nola Darcy, Elizabeth, Jane eta Bingley ezkontzen diren. Ezta ezkontzaren ondorengo gertakariak ere.

Liburua ala filma?

Ez da erraza film batean liburuko xehetasun denak agertzea, orduan, nik esango nuke fima oso ondo dagoela eta liburuko istorioko gauzarik garrantzitsuenak ageri direla.

Nik liburua irakurtzea gomendatuko nuke, eta gero filma ikustea.

Ados zaude idatzitakoarekin?

Egin klik baloratzeko

Bataz besteko balorazioa 0 / 5. Botu kopurua 0

Izan lehena botatzen

Lotutako bidalketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.